Sare ainguraketa

Sare ainguraketa haririk gabeko gailua sareko beste gailuentzako Internet-atebide modura erabiltzeko prozedurari esaten zaio. Zentzu horretan, gailuak modem edo bideragailu lana betetzen du.

Gaur egun, iPhone eta Palm Pre dira sare-ainguraketa ahalbidetzen duten gailurik ezagunenak; era horretan, datu-tarifa egonkorraren erabilera ez da erabiltzailearen sakeleko telefonora bakarrik mugatzen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search